Bodegas Roke Eizaguirre

Mahastia ulertzeko beste modu bat



Roke Eizaguirre upategian elaborazio prozesua birjinean egiten da, merkatuko teknologi puntakoenekin, belaunaldien esperientzia erantsiz. Behin hartzidura prozesua burutu denean ez diogu ardoari esku sartzerik ezartzen, hots, ez lekualdaketarik, ez irazketarik, ezta ontzialdaketarik ere, bere propietateak oso-osorik mantentzearren.

Tradizioa teknologiarekin bateratzen jakitea

UPATEGIA

Ekoizpen-elaborazio prozesua mahats-mordoak kontu handiz prentsatu ondoren hasten da, behin muztioa prentsatik hartzitzeko ontzira pasatu eta 12 ordu igaro direnean. Lortutako muztioa 17°-19°-tako tenperatura kontrolatuan hartzitzen da txakolina bihurtu arte, ardoaren ezaugarri pitzagarria lortuz. Hartzitze-prozesua 45-50 egunean luzatuko da berezitasun hau produktura bere osotasunean igaroko bada.