LURRA
Aia, Getaria y Zarautz
"Getariako Txakolina»-ren" ekoizpen eremua Gipuzkoan aurkitzen diren lursailez osatzen da, Kontseilu Arauemailearen iritziz, izendurak babesturiko ezaugarri berezidun ardoak egiteko behar adinako kalitatea dutenak, mahasparra altu eta zabalak lantzeko modukoak. Eremu hontan atlantiar eragineko giro epela, batazbesteko temperatura altuak eta plubiometria haundiak nabarmentzen dira.
Mahastia mendi-malda eguzkitsu eta aireztatuetan aurkitzen da, lurzoru drainatuetan, mahasparra itxura hartzen duelarik. Paleozeno-Eozeno-ko tupa eta hareharriek kareharrizko lurzoru hezea sortu dute.
MAHASTIA
Landaketa lanak «Ondarrabi Zuri» (95%) eta «Ondarrabi Beltza» (5%) barietateen kalitate gorenak lortzera jotzen dutenak izango dira, bestalde «Hondarrabi Zuri Zerratia» (Petit Courbu), «Izkiriota» (Gros Manseng), «Riesling» eta «Chardonnay» esperimental gisa aipatzen dira, I+G+b-tzat hartuak direnak.
Neguan hasi eta udaberriraino mahastia atsedenaldian mantentzen dugu, arreta handiko inausketa burutu eta aihen emankor eta osasuntsuenak uzten ditugu. Hauen ernamuinetatik udaberrian ernetu eta gure uzta berria emango duten mahats mordoak sortzen dira.
BILTZEA
Mahatsa ahalik eta arretarik handienarekin bilduko da, eta izenduraren itzalpeko ardoak egiteko heldutasun-gradu egokira iritsi den mahats osasuntsua bakarrik erabiliko da. Iraila bukaeran edo eta urria hasieran burutzen da mahats biltzea, mahats-mordoak beren heltze-puntu gorenera eta azukreen eta azidotasunaren arteko orekara iristen direnean.